XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Liburu honetan, irakurketa- eta ortografi zailtasunak dituzten haurrentzako ariketa bereziak daude.

525.010 erreferentziadun kutxatilarekin batera erabiltzen da.

Mini ARCOrekin honela lan egiten dugu eta honela jolasten gara.

Kutxatila ireki eta fitxak estalkian ipini zenbaki gorriak goian dituztela.

Lehen orrialdeko ariketa hartuko dugu adibide gisa; Irudietan zein letra daude ezkutaturik? izenekoa hain zuzen.

Har ezazu fitxatako bat; 4 zenbakiduna adibidez.

Ondoko orrialdean 4 zenbaki gorria duen irudia aztertu behar duzu, eta hor barruan O letra dagoela ikusi.

Orain letra hori bila ezazu eskuineko zutabean.

O letraren ondoan 8 zenbakia ikusiko duzu.

4 Zenbakidun fitxa mini ARCO kutxatilako 8 zenbaki beltza duen laukian ipini.

Gero fitxak banaka hartu eta kutxatilan ipini dagokien lekuan.

10 zenbaki gorridun fitxari adibidez, a letra tokatzen zaio eta kutxatilako 1 zenbakia.

6 zenbaki gorridun fitxari s letra eta kutxatilako 12 zenbakia. Eta abar.

Fitxa guztiak kutxatilan ipinita dauzkazunean, zure erantzunak zuzen dauden ala ez begiratu, honako hau eginez: Kutxatila itxi eta buelta eman.

Estalkiaren aldetik ireki eta irudi bat ikusiko duzu.

Irudi hori 1. orrialdean goian dagoenaren berdina bada, zuzen erantzun duzu.

Fitxa batzuk irudiarekin bat ez badatoz, akatsen bat dago.

Gaizki dauden fitxa horiek bakarrik bueltatu.

Bueltatutako fitxa bakoitzaren akatsa zuzendu.

Gero, emaitzei begiratu lehen bezalaxe. Diberti zaitez!.

Egilea: Irmgard von Maydell / Heinz Vogel 1977 Heinz Vogel Verlag Braunschweig(1/1981) Liburu hau osorik edo zatika berrargitaratzea debekaturik dago.